Donazaharre Peña

Peña Donazaharreren historia

1995eko uztailaren 29an, arratsaldeko 20:00ak aldera, eta asteetako entsegu bizien ondotik, hamabost bat donazahartar abiatu ziren herriko karriketan barna. Hazparneko Danborradak, danbor lehenak formatzeaz gain, tresnak maileguz eman zizkien utzi danborrekin, eta bozgorailu bat zeraman auto baten laguntzaz, Sarriegiren doinuak entzuten zirela, Donazaharreko lehen Tamborrada osatu zuten.
Esperientzia haren jarraipena emateko gogoa, eta beste herritar batzuei taldean sartzeko eman zien nahia, hurrengo urtean gaur ezagutzen dugun Peña Donazaharre sortzera eraman zituen: danbor eta barrikote jotzaileez osatutako perkusio taldea. 1996ko abenduan, taldea egituratzeko beharra ikusirik, Peña Donazaharre elkarte gisa antolatzeko erabakia hartu zen. Horrela, 1997ko urtarrilaren 20an, San Sebastian eguneko Tamborrada tradizionalaren urteurrenean PEÑA DONAZAHARRE ofizialki sortu zen, hogeita hamar bat kide zituela.
 
Gaur egun ere, hogeita hamar lagun inguruk osatzen dute taldea, eta urte hauetan guztietan zehar tresneria musikala eta teknikoa etengabe aberastu da. 2026an, bada garaia elkartearen 30 urteak ospatzeko…

Proiektuaren jatorria

Zenbait aldiz, Peña Donazaharrek jakin izan du herrian dinamika berriak sortzen, perkusioaren praktikatik harago doazen ekimenak proposatuz (Donazaharre Chaud, Gau Cidreria, eta abar).
Hamarkadako urteurrenek 10. eta 20. urteak ere ekarri dituzte kultura‑ekitaldi bereziak, sorkuntza artistikoa (elkartearen baitatik sortua, neurri batean mugatua) eta lurralde baten biziberritzea uztartzen zituztenak. Eta Donazaharre bezalako herri batean, ez bereziki ohitua adierazpen amatorea eta ekintza kolektiboa uztartzen dituzten kultur ekitaldiak sortzera.
1996ko “Stamborrada Académie”ren ondotik auzoen arteko lehiaketetan oinarritua: dantza, tamborrada, gastronomia, antzerkia… eta 2016ko “À la rencontre des sons et cultures” jaialdiaren ondotik 300 lagun inguruk parte hartu zuten ikuskizuna, Ameriketako, Afrikako eta Euskal Herriko kultur eta tradizioen taulak eta tamborradaren berrirakurketa uztartuz, orain “Kontrapas” da kultura‑arnasa berri hori ekartzeko ardura duena.
Helburua da donazahartar ahalik eta gehien biltzea sorkuntza artistiko original baten inguruan, eta aurreko edizioetan baino kalitate handiagoko ikuskizuna eskaintzea.